XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Seme, nireak laster egingo du - azaldu zion behin bere aitak -.

- Ez dago ezer egiterik.

- Nik neure onenak eman ditut dagoeneko.

- Laster hilko naiz.

Lontxo ez zegoen konforme.

Berak bazekien hirian ospitale handiak zirela halako gaitzak sendatzeko, baina bere aita ez ernegatzearren txintik ez ateratzea nahiago izan zuen.

Gero esan zuen: - Noiz, aita?.

Aitak, mundu honetatik joan baino lehen, aholku batzu eman behar zizkiola erantzun zion, aita batek bere semeari eman behar dizkion horietakoak, batez ere seme hori, bera hildakoan, baserri bat, korta bat eta baratze baten jabe bihurtuko zela kontutan harturik.

- Begira ezazu ondo zeure ingurura.

- Mundua ondo egina dagoela ikusiko duzu.

- Baina, hala ere, pixka bat zaindu egin behar da...
- Bai, aita.

- Zenbat bider esan behar dizut ez didazula hizpidea moztu behar!- protestatu zuen agureak.

Gero eztula egin zuen eta aholkuak emateari ekin zion berriro ere.

- Lagundu beti besteei. Batez ere, behartsuenei... Ulertzen?.